Egun on Denoi!!

jueves, 9 de diciembre de 2010

Lehen hezkuntzan landu ahal diren kontzeptuak

Gaurko klasean material multimedia bilatu behar izan dugu, horretarako lehenik informazioa bilatu, kudeatu eta baloratu egin behar da.
Hau aurrera eramateko irizpide batzuk izango ditugu kontuan, irakasleak jarritakoak moodelen. Nik aukeratu dudan gaiak, lehen hezkuntzan erabiltzeko dira esaterako uraren zikloa. Bertara sartzeko uraren zikloa jarri ditut eta berehala atera zait bai imajinak zein alde teorikoa. Nik lehen hezkuntzarako denez, imajinak aukeratu ditut, informazioa eta loturak ondo antolatuta daude eta helbidea sartzean jarraian agertzen dira marrazkiak.

Edukiaren aldetik eskeintzen dituen informazioa eta loturak interesgarriak dira, elementu teknikoei dagokionez berehala ikus ditzakegu topatzen ari garena, batik bat imajinak aurrez-aurre dauzkagulako, loturak arin kargatzen dira.

Sinisgarriaren aldetik egilea kasu honetan elkarrekin org, argi identifikatzen da, eta esan beharra dago nahiko gaurkotuta dagoela. Marrazki batzuk mapa kontzeptualen bidez eginak daude, non horrek bestelako erosotasuna ematen baitu irudi bat aztertzerakoan.

Ipuinaren kasuan, informazioa eta loturak ondo antolatuta daude, ezkerreko aldean agetzen dira hainbat helbide bertara sartzeko informazioa aztertzeko eta ikertzeko. Edukiaren aldetik loturak eta informazioa interesgarriak dira baina nik aukeratutako gairekin ez datoz bat. Elementu teknikoei erreparatzen badiegu, ipuinean ia ez da marrazkirik agertzen. Argi eta garbi ikusten da nor den atal honen egilea, goian oso handi jartzen duelako. Edukiak eta loturaren aldetik, ez dira oso gaurkotuak batez ere, errealeko jokalari erretiratu batek agertzen delako.

Zentzumenak aztertzen baditugu, disenuaren aldetik esan beharra dago berehala mapa kontzeptuala agertzen dela. Disenuaren aldetik, kolore biziak agertzen dira, bestslde maparen atzeko partea zuri kolorekoa da, batez ere ondo bereizteko izenak.
Edukiaren aldetik, marrazkia soilik agertzen da, ez dago inolako loturarik. Berehala marrazkia ikusten dugu, oso azkar. Egilearen aldetik, helbidea agertzen da baina, guztiz arrotza dela esango nuke.

Aditzak eta ortografiari dagokionez, batera aztertu ditzakegu. Aditzak, informazioa eta loturak ondo antolatuta du bestalde ortogragfiak bakarrik ariketak agertzen dira.. Disenuari dagokionez, biak kolore oso argiekin eginak daude non horrek nolabaiteko erakargarritasuna ematen dio web orriari.
Elementu teknikoei begira, bietan ikusten dugu nahi duguna. Hau da, jarraian ikusten da bilatzen ari garena. Aditzen kasuan berehala kargatzen dira loturak, marrazkiak eta grafikoak ez dira agertzen.
Orrialdearen egilea argi ikus dezakegu nor den, edukiak eta loturak gaurkotuak dira. Batez ere, ortografiako ariketetan euskaltzaindiak egin dituen azken aldaketak agertzen direlako

domingo, 28 de noviembre de 2010

Bi bideoen azterketa

Bideo laburrean batez ere aipatzen da teknologiak zientzian duen eragina eta garrantzia. Lehen dena imajinatu edo amestu egiten genuen; ilargian, eguzkian eta beste planeta desberdinetan gertatzen zena. Gaur egun aitzitik,  teknologia digitalari esker lehen aipatu dudan guztia gure begiekin ikus ditzakegu. Marten zer gertatzen ari den, gizakiaren organoen funtzionamendua... Aurrerapen honi esker hainbat gauza jakin ahal dugu besteak beste, gure planetaren inguruan gertatzen ari diren fenomenoak. Bestalde,teknologia digitala bai planeten zein gizakiaren organoen ikerketan lagungarria izan liteke. Batik bat, teknologia digitalari esker lehen atzeman ezin genuena orain den dena ikusi ahal dugulako.

Bideo luzean aldiz, Madrilgo unibertsitateko irakasle bat agertzen da. Irakasle honek berak egindako hitzaldiaren laburpena kontatzen digu. Hasieran esaten du idazkera eta irakurmena oso garrantzitsuak direla ikuspuntu kritiko batetik hau da, alfabetizazio kontzeptu maila zabala izan behar dugu. Tresna digitalak erabiltzen jakitea beharrezkoa da, baina beste gauza batzuk ere jakin behar dugu. Analizatzen jakin behar dugu, jakiteko nork egiten duen guk sarean kontsumitzen duguna. Gauzak topatzen, interpretatzen... jakin behar dugu gero komunikatzeko eta kaleratzeko gure ikuspuntua.

Gauza batzuk zalantzan jarri edota eztabaidatu genezake alfabetizazio digitalaren gainean hitz egiten dugunean besteak beste, pribatizazioa, merkatuaren kontrola... Beti dago norbait hori kontrolatzen duena, hau da dirua eramaten duena. Batzutan gauzake egiten ditugu jakin barik zertara konprometitzen garen, hri dela eta, irakasle honek zalantza eta galdera horiek argitu nahi ditu, hori delako ideia.

Ildo horretatik jarraituz, guk badakigu teknologiaren atzean teknologi diseñu bat eta praktikak daudela, hori dela eta guk gara arduradunak horiek erabiltzen ditugunean. Ez gaituzte zerbait ematen muxutruk guk ez badugu zerbait ematen. Demokratizazioa ere aipatzen da, baina zer da?

Arrazoi hauek direla medio, kritkoak izan behar dugu erabiltzean, irakurtzean, zeozer aurkitzean eta sarea erabiltzen dugunean.
Irakasleak beste aspektu bat azpimarratzen du, kultura digital batean partehartzeari; batik bat honek balore batzuk suposa dezakelako. Sarea ekosistema baten modukoa ikusi behar da, hau da bakoitzak berreraiki behar du gero berriro bueltatzeko eta besteekin konpartitzeko.

Pertsonek ez dute bezain besteko balore ematen haiek egindako lanei, lotsa ematen diete haien materiala ikustea, hori dela eta lehenik eta behin auestima hezitu beharko da.

Beraz, ondorio bezala esan dezakegu bi bideoak parean jartzen badugu lehenengoa zientzia eta honen inguruan egin ahal diren aurrerapenak aipatzen ditu, Bestalde bigarren bideoan, hori baino urrunago doa gaia gehiago sakonduz. Irakasleak, gizakia kritikoagoa izan behar duela esaten du. Ez garela soilik geratu behar tresnak erabiltzen baizik eta zertarako erabiltzen dugun eta horren analisia egin beharko dugula. Jakin nor dagoen atzean eta nork eraikitzen duen guztia.

domingo, 21 de noviembre de 2010

Eskola 2.0 eta Arbel Digitala " Murilllo Garciaren testua"

Eskola 2.0k ez dauka zer ikusirik hezkuntza eta pedagogia planteamenduarekin, honen helburu nagusia lehen hezkuntzako hirugarren zikloa eta bigarren hezkuntzako lehen zikloa gela digitaletan bihurtzea da. Hau da, teknologia berriak  erabiltzen dira diru publikoa justifikatzeko. Horretarako ikasle zein irakasleek portatil bat izango dute, eta internetera sartzeko aukera ere izango dute.
Baina egilearen ustez  ideia hau ez dauka ez hanka ez bururik, batez ere teknologia eta azpiegitura  barriak soilik sortu nahi delako, kontuan hartu gabe irakaslearen iritzia nola erabili ahal duten gailu horiek haien errealitatera egokitzeko, alde batetik eskolaren hezkuntza proiektura eta bestetik, eskolaren proiektu berriztagarrietara, honen helburu nagusia etekin didaktiko handiagoak ateratzea izanik.

Nahiz eta diru asko erabili den programa honetarako, gure hezkuntzan sisteman ez du emaitzak onak lortu batik bat, ezin delako ordenagailuak eta pizarra digitalak geletan sartu aspektu batzuk kontuan hartu gabe. Besteak beste irakasleen formakuntza eta motibazioa, erabilitako metodologia, eskolaren inplikazioa, laguntza didaktikoa eta ez soilik teknologikoa.

Eskola 2.0k ez du planteatzen hezkuntza eredu berri bat gaur egungo gizarte digitalerako, non ez dira ekimen hauek planteatzen irakurmen eta matematikako ulerkuntza arazoak, eskolaren utz egitea, eskolan porrot egitea...arazo larri hauei ez Eskola 2.0k ez dio irtenbiderik aurkitzen.

Eskola 2.0ren jatorria "Arbel digitala" da, programa honekin ikasleei Tablet PC ematen zieten (honetarako diru publikoa erabili zen) eta geletan bideoproiektoreak jarri ziren. Aparatu hauek jarri zirenean ez zuten inolako azalpenik eman, ez zen kontuan hartu irakaslearen formakuntza ezta beste eskolak batzuek zenbat urte daramatzaten TIC erabiltzen.

Ondorio bezala, Eskola 2.0 ez da hezkuntzaz hitz egitea baizik eta merkaturatze irazbideetaz hitz egitea

domingo, 14 de noviembre de 2010

Aplikazio didaktikoak

Aplikazio didaktikoak gure blogaren eskumaldean egongo dira, hauek hainbat informazio eskeini ahal digute. Adibidez, egutegiak azterketak gogoratzeko balio dute, lanaren bat entregatzeko epea, lagunen baten zorionak ez ahazteko...Oso lagungarria izaten da egutegia bistan egotea ni behintzat sukaldean ere egutegi handi bat daukat gauzak ez ahazteko.

Bestalde, erloju bat ere jarri genuen, honen ondoren etiketa zerrenda edo hodeia ipini dugu gure blogean. Hemen, klaseko kideen helbidea izango dugu, nozbait zalantzarik edota zeozer galdetu nahi badiegu bertan izango dugu euren helbidea oso praktikoa iruditzen zait hau edukitzea.

Gure argazkia edota guri identifikatzen gaituen irudi bat jarri dugu gure blogean. Honen alboan gure izena eta ikasketa maila jarri dugu. Gure lanak edota klasean egindako jarduerak sailkatzeko etiketak erabiliko dugu. Hauen barruan hainbat sailkapen sar ditzakegu alde batetik klasean egiten dugun ariketak klasekow etiketa jarriko diogu, matematikako jarduerak izango bagenu etiketa urdina jarriko genioke eta horrela arlo guztiekin. Etiketa bakoitzaren kolorea arlo batena izango litzateke, honen helburu nagusia dena ondo antolatuta eta ordenatuta egotea izango da, guk erosoago ibil gaitezen. Bestalde estekak sartzeko aprobak ere egin dugu hauei esker zuzenean guk jartzen diogun helbidetara sartzen uzten gaitu. Adibidez, klasean unibertsitatearen helbidea jarri genuen beraz estekak sartzeko aprobari klikatzen badiogu zuzenean apuntatuta daukagun helbidetara eramango gaitu.

Bestalde, klasekow klikatzen badiogu blogean daukagun klasekow etiketarekin soilik erakutsiko digu, hau baliogarria izango da irakaslearentzako batez ere ebaluatzeko orduan.

Delicious markadore soziala ere ezagutu dugu, dokumentoak eta informazioa lantzeko herramienta garrantzitsua. Honen bidez  feedak sar ditzakegu gure blogean,  klasean landutako gairen baten  informazio, bideoak, komentarioak...jarri ditzakegu. Horrela gure blogaren bidez modu zuzenean sar gaitezke bideo hori ikustera.

Honen ondoren berriak.info atala jarri dugu gure blogean. Honi esker gure gizartean geratzen ari den guztiaz ohartzen gara egunkaria izango balitz bezala. Klikatzen dugu irakurri nahi dugun berria eta bertan berri hori garatuta agertuko zaigu. Gaurkotuta agertuko dira berriak gure blogean.
Creative commons baimena ere sartu dugu, bertan egin ahal duguna  eta debekatuta duguna azaltzen da interesgarria da batez ere jakinaren gainean egoteko zer egin eta zer ez dugun egin behar.

Bukatzeko markesina sartu dugu, hau blogaren goialdean aurki dezakegu, esaldi bein eta berriz agertzen eskumatik ezkerrera. Gero beste gauza batzuk ere sartu ditut, adibidez ornigrama bat, ikusteko zenbat jende bizitatzen duen nire bloga. Bukatzeko artxibo de blog ere sartu ditut, honi esker ikus dezakegu urrian eta azaroan egindako lanak. Hauek dira nire blogean sartu ditudan aplikazio didaktiko guztiak.

sábado, 6 de noviembre de 2010

Eten digitala

 Pertsona batek ezin duenean sarean sartu Eten digitala sortuko da, hau gertatzen bada hainbat arrazoirengatik da, besteak beste baliabide ekonomikoak eskasak direlako, bera bizi den tokia ez dagoelako behar beste garatua...honek guztiak pertsona batek sarean ez sartzeak dakar. Honek ondorio larri batzuk ekarriko du, alde batetik komunikazioaren eta formakuntzaren aldetik erabat marginatuta egoteak, eta bestetik eten digitalak sortzen duen banaketa; pertsonengan, instituziogan, lurraldeengan... Hasieran marginazioa teknologikoa zen baina pixkanaka pixkanaka marginazio hori pertsonala eta sozialean bihurtzera zihoan.

Eten hitzak esaten duen moduan, banaketa esan nahi du bai sarera sartzeko oztopoa izatea ( lehen aipatu ditudan arrazoierengatik) eta bestetik, sarean aurki ditzakegun herramientak eta gailuak erabiltzeko aukerarik ez izatea.

Ez dezagun pentsa eten digital bakarra dagoenik, bertan hainbat mota aurki ditzakegu besteak beste; politikoa, hezkuntzakoa, orokortua, generokoa, hizkuntzarekikoarena, irakaslearena, ikaslearena eta psikologikoa.

Etena hobeto ulertzeko (IAD) indice de acceso digital begiratu beharko dugu, konparaketa honen bidez ikusten dugu lurralde batean zenbat biztanle sartu ahal diren eta ahalmena duten tekonologia erabiltzeko. Horretarako lau ezaugarri kontuan hartu behar dira, azpiegitura, eskurakortasuna, ezaguera eta kalitatea. Ikerketa egin ondoren, ikusi zen, zein herrialdeek zuten sarbide errazagoa eta zeintzuk zailagoa, imajinatzen genuen errezenetan Irlanda, Dinamarka, Noruega...aurkituko zirela eta zailenetan Zimbawe, Honduras, Kenya... Honen arrazoi nagusia baliabide ekonomiko gutxiago duten herrialdeek direlako izango litzateke.

Baliabide eskasak izateak banaketaz aparte esberdintasun soziala eta ekonomikoa suposatzen du gizarte kapitalista batean . Baina gerta liteke lurralde berberaren barruan eten digitala sortzea ere, talde eta pertsona ezberdinen artean, hemen barneko eten digitalari buruz hitz egingo genuke.

Ildo berbera jarraituz, beste eten mota aipatu dezakegu pertsonen formakuntzari erreferentzia egiten diona. Pertsonek nolabaiteko maila jasoa izan behar dute TIC erabiltzeko, hau da maneiatzen jakn behar dute sistema eta kode ezberdinak, teknologi ezberdinekin lan egiten jakin beharko dute, irakurtzen jakin, deskodifikatzen jakin modu hipertextualean eta hipermedian, informazioa ebaluatzen jakin beharko dute balio eta beharrezkoa dena baztertzen bere irakaskuntzaren proiekturako.

Bestalde, ingelesezko hizkuntza jakitea ere beharrezkoa da, batez ere bera delako erabiltzen eta agertzen den hizkuntza nagusia. Generalizazioari buruz hitz egitean, esan behar dugu honek talka garrantzitsua duela hezkuntzan. Datuetan fijatzen bagara antzematen da gazten portzentaia handiena interneta erabiltzen dutela eta horrekin batera esango dut gazteak teknologi berrien kontsumidore nagusienak direla. Nagusiak aldiz, beste motatako teknologien kontsumidoreak dira besteak beste ikusentzunezkoak eta inprimakiak.

Beraz hemen beste eten digital bat sortuko zen hezkuntzara eramaten baldin badugu. Ikasleak teknologi berrietan formakuntza handiagoa izango du irakaslea baino. Honen erruz irakaslea gero eta inseguridade handiagoa izango du besteak beste ez duelako ikaslearen maila berbera. Irakaslea nabigatzailearen azken bertsioa ikasi duenean, merkatura zerbait berria agertuko da.
Beraz batzutan hau ez gertatzeko irakasle eta ez irakasleek ez dute erabiltzen ordenagailua.
Baina ezin dugu ahaztu pertsonen generoaren bidez sortutako eten digitala, batez ere gure kulturan emakumeek pairatzen duten marginazio soziala, non hau teknologi berrietan sarbidean isladatzen da. Esan ahal dugu, gizonak teknologi berrietan emakumeak baino kontsumitzaileagoak direla.

Etenekin bukatzeko aipatu behar dugu ezaugarri fisiko eta psikologikoarengatik sortutako eten digitala. Eskola batean non hainbat teknologi aukera aurki ahal dugun, bertan parte hartzen dutenentzat hauek duten beharrizanak erantzutea eta asetzea. Baina errealitatean ez da hori gertatzen, batez ere eskoletan ez dagoelako hainbeste teknologia eta daudenak estandarizatuta daude.

Bestalde, ezaugarri fisiko eta psikikoek pairatzen duten pertsona batzuk marginatuta daude teknologiarengatik. Batez ere ez direlako gai edota ez dutelako abagunerik teknologiak eskeintzen diena ingurigiroa kontrolatzeko. Baita arazoak dute pertsonekin harremanetan jartzeko eta lanbide batean integratzeko.

Honegatik gutiagatik eskolak zeregin garrantzitsua du, besteak beste dauden azpiegiturak gainditu beharko dira, teknolgi flexibleak eta aproposak sartu, ez erabili hardware soilik baita software ere, irakaslearen formakuntza zabalagoa, ikerketa sustatu, gizartearen partehartzea bultzatzea, industriaren eta hezkuntzaren arteko hurbilpena ematea. Badakigu, eten digitala baldintza ekonomiko eta sozialekin erlazionatuta dagoela baina hori gainditu nahi badugu neurriak hartu beharko dugu pertsona guztiak sarbide erraza izateko. Hau nola lortu dezakegu? espazioak handitzen eta egokitzen, neurri zehatz batzuk hartzen talde bateri laguntza eskeintzeko eta pertsona askok erabiltzeko aukera izatea eta ez bakarra. Hauek formakuntza eta alfabetizazio digitala izan beharko dute batez ere errendimendu hobea izateko.

jueves, 28 de octubre de 2010

Teknologia berriek duten eragina gizartean

Gaur egun aparatu teknologiko bat edonork izan dezake, adibidez mugikorra, ordenagailu eramangarria ( portatila) musika entzuteko azken aparatu ( mp5)..eta horrelakoak hainbat aipatu dezaket.
Horrelako aparatuak ez dutenek modu batean baztertuta gelditzen dira gizartearekiko, batik bat dena egiten delako aparatu digital hauen oinarrian.

Bestalde, teknologiak izugarrizko indarra du, ez soilik informazioan baita beste esparru batzutan ere besteak beste kulturan, eskolan...
Kultura aipatu dut batez ere gaur egun hainbat modu aurki dezakegulako museo bat ikusteko bertara joan barik. Adibidez, museo birtualak. Zertan datza hau? Interneten jartzen dugu museoaren helbidea eta bertan museo horren hainbat imagina agertuko zaigu.

Eskolan ere, teknologia berriak erabiltzeak ikasleari zenbait aukera ematen dio beste iturritik informazioa lortzeko edota bereganatzeko.

viernes, 22 de octubre de 2010

Informazioaren Gizartea

Bideoa hasterakoan, gizakia Jesusekin konparatzen du. Metafora honek bideoan ikusiko dugun guztiarekin zerikusi nabarmena izango du. Alde batetik informazio digitalean etapa berri bat sortu da, Prometeus deritzona honen oinarrian internet egongo da. Antzinako komunikazioarekin erlazionatuta dagoen guztia desagertu egingo da, telebista, irratia, publizidadea, egilearen eskubideak...etab.

Hauek guztiak, onlinen bidez dohainik eskura ditzakegu, eguneroko informazioa edota egunean zehar gertatzen diren ekintzak, eskuragarri izango dugu Google news-en bidez, non bertan agertzen diren artikuluak, erreportaiak, imaginak...hainbat kazetariek idazten baitituzte. Ildo horretatik jarraituz, hainbat kate internetean aurki ditzakegu., New york times egiaztatzen du, etorkizuna guztiz digitala izango dela, eta jendea ohituko dela interneteko hitz birtualak erabiltzen.

Etapa honetan figura berri bat sotu da, bere izena Prometeus da, bera informazioaren ekoizle eta kontsumitzaile nagusia izango da. Edonor izan ahal da Prometeus.
Erreportaia honetan hitz egiten duenak esaten du 2015ean, telebistako konpainia gehienak desagertu egingo direla, baina hori nola jakin dezake? Badakigu teknologiak egunean pauso berri bat ematen duela, baina nola jakin genezake zer gerta dezakeen 2050ean? Jakinaren gainean hitz egiten du, ala suposatzen da teknologiak hainbesteraino hel dezakela?

Horrela baldin bada, nik ez dut uste hori ikusiko dudanik baina teknologiaren esparruan izugarrizko aurrerapena izango litzateke. Ez dut imajinatzen Marten gerta daitezkeen gauzak ordenagailuan agertzea eta hori nire begiekin ikustea, edota pertsona bat ilargian dagoela, eta bizitza birtual hori nire begiekin ikustea...hori oso liluaragarria izango litzateke.

Errealitatearen kopia bat egiten lortzea, bai gizartearentz zein gizakiarentzat abantail nabarmena da. Eskoletan ere, aurrerapen hauek isladatuko lirateke, batik bat ikasleak informazioa lortzeko aukera anitzak izango dituelako. Ikasleek lan egiteko ordenagailuen bidez egingo lituzkete, liburuak, testuak, kuadernoak...hori guztia desagertu egingo litzateke teknologia berri honi aurre egiteko.

Gaur egun pertsona guztiek ez dute eskura ordenagailu bat, baina nire ustez denbora aurrera joan ahala ordenagailua beharrezkoa izango zaie batez ere eguneroko tresna nagusia izango delako.