Egun on Denoi!!

viernes, 22 de octubre de 2010

Informazioaren Gizartea

Bideoa hasterakoan, gizakia Jesusekin konparatzen du. Metafora honek bideoan ikusiko dugun guztiarekin zerikusi nabarmena izango du. Alde batetik informazio digitalean etapa berri bat sortu da, Prometeus deritzona honen oinarrian internet egongo da. Antzinako komunikazioarekin erlazionatuta dagoen guztia desagertu egingo da, telebista, irratia, publizidadea, egilearen eskubideak...etab.

Hauek guztiak, onlinen bidez dohainik eskura ditzakegu, eguneroko informazioa edota egunean zehar gertatzen diren ekintzak, eskuragarri izango dugu Google news-en bidez, non bertan agertzen diren artikuluak, erreportaiak, imaginak...hainbat kazetariek idazten baitituzte. Ildo horretatik jarraituz, hainbat kate internetean aurki ditzakegu., New york times egiaztatzen du, etorkizuna guztiz digitala izango dela, eta jendea ohituko dela interneteko hitz birtualak erabiltzen.

Etapa honetan figura berri bat sotu da, bere izena Prometeus da, bera informazioaren ekoizle eta kontsumitzaile nagusia izango da. Edonor izan ahal da Prometeus.
Erreportaia honetan hitz egiten duenak esaten du 2015ean, telebistako konpainia gehienak desagertu egingo direla, baina hori nola jakin dezake? Badakigu teknologiak egunean pauso berri bat ematen duela, baina nola jakin genezake zer gerta dezakeen 2050ean? Jakinaren gainean hitz egiten du, ala suposatzen da teknologiak hainbesteraino hel dezakela?

Horrela baldin bada, nik ez dut uste hori ikusiko dudanik baina teknologiaren esparruan izugarrizko aurrerapena izango litzateke. Ez dut imajinatzen Marten gerta daitezkeen gauzak ordenagailuan agertzea eta hori nire begiekin ikustea, edota pertsona bat ilargian dagoela, eta bizitza birtual hori nire begiekin ikustea...hori oso liluaragarria izango litzateke.

Errealitatearen kopia bat egiten lortzea, bai gizartearentz zein gizakiarentzat abantail nabarmena da. Eskoletan ere, aurrerapen hauek isladatuko lirateke, batik bat ikasleak informazioa lortzeko aukera anitzak izango dituelako. Ikasleek lan egiteko ordenagailuen bidez egingo lituzkete, liburuak, testuak, kuadernoak...hori guztia desagertu egingo litzateke teknologia berri honi aurre egiteko.

Gaur egun pertsona guztiek ez dute eskura ordenagailu bat, baina nire ustez denbora aurrera joan ahala ordenagailua beharrezkoa izango zaie batez ere eguneroko tresna nagusia izango delako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario