Egun on Denoi!!

sábado, 6 de noviembre de 2010

Eten digitala

 Pertsona batek ezin duenean sarean sartu Eten digitala sortuko da, hau gertatzen bada hainbat arrazoirengatik da, besteak beste baliabide ekonomikoak eskasak direlako, bera bizi den tokia ez dagoelako behar beste garatua...honek guztiak pertsona batek sarean ez sartzeak dakar. Honek ondorio larri batzuk ekarriko du, alde batetik komunikazioaren eta formakuntzaren aldetik erabat marginatuta egoteak, eta bestetik eten digitalak sortzen duen banaketa; pertsonengan, instituziogan, lurraldeengan... Hasieran marginazioa teknologikoa zen baina pixkanaka pixkanaka marginazio hori pertsonala eta sozialean bihurtzera zihoan.

Eten hitzak esaten duen moduan, banaketa esan nahi du bai sarera sartzeko oztopoa izatea ( lehen aipatu ditudan arrazoierengatik) eta bestetik, sarean aurki ditzakegun herramientak eta gailuak erabiltzeko aukerarik ez izatea.

Ez dezagun pentsa eten digital bakarra dagoenik, bertan hainbat mota aurki ditzakegu besteak beste; politikoa, hezkuntzakoa, orokortua, generokoa, hizkuntzarekikoarena, irakaslearena, ikaslearena eta psikologikoa.

Etena hobeto ulertzeko (IAD) indice de acceso digital begiratu beharko dugu, konparaketa honen bidez ikusten dugu lurralde batean zenbat biztanle sartu ahal diren eta ahalmena duten tekonologia erabiltzeko. Horretarako lau ezaugarri kontuan hartu behar dira, azpiegitura, eskurakortasuna, ezaguera eta kalitatea. Ikerketa egin ondoren, ikusi zen, zein herrialdeek zuten sarbide errazagoa eta zeintzuk zailagoa, imajinatzen genuen errezenetan Irlanda, Dinamarka, Noruega...aurkituko zirela eta zailenetan Zimbawe, Honduras, Kenya... Honen arrazoi nagusia baliabide ekonomiko gutxiago duten herrialdeek direlako izango litzateke.

Baliabide eskasak izateak banaketaz aparte esberdintasun soziala eta ekonomikoa suposatzen du gizarte kapitalista batean . Baina gerta liteke lurralde berberaren barruan eten digitala sortzea ere, talde eta pertsona ezberdinen artean, hemen barneko eten digitalari buruz hitz egingo genuke.

Ildo berbera jarraituz, beste eten mota aipatu dezakegu pertsonen formakuntzari erreferentzia egiten diona. Pertsonek nolabaiteko maila jasoa izan behar dute TIC erabiltzeko, hau da maneiatzen jakn behar dute sistema eta kode ezberdinak, teknologi ezberdinekin lan egiten jakin beharko dute, irakurtzen jakin, deskodifikatzen jakin modu hipertextualean eta hipermedian, informazioa ebaluatzen jakin beharko dute balio eta beharrezkoa dena baztertzen bere irakaskuntzaren proiekturako.

Bestalde, ingelesezko hizkuntza jakitea ere beharrezkoa da, batez ere bera delako erabiltzen eta agertzen den hizkuntza nagusia. Generalizazioari buruz hitz egitean, esan behar dugu honek talka garrantzitsua duela hezkuntzan. Datuetan fijatzen bagara antzematen da gazten portzentaia handiena interneta erabiltzen dutela eta horrekin batera esango dut gazteak teknologi berrien kontsumidore nagusienak direla. Nagusiak aldiz, beste motatako teknologien kontsumidoreak dira besteak beste ikusentzunezkoak eta inprimakiak.

Beraz hemen beste eten digital bat sortuko zen hezkuntzara eramaten baldin badugu. Ikasleak teknologi berrietan formakuntza handiagoa izango du irakaslea baino. Honen erruz irakaslea gero eta inseguridade handiagoa izango du besteak beste ez duelako ikaslearen maila berbera. Irakaslea nabigatzailearen azken bertsioa ikasi duenean, merkatura zerbait berria agertuko da.
Beraz batzutan hau ez gertatzeko irakasle eta ez irakasleek ez dute erabiltzen ordenagailua.
Baina ezin dugu ahaztu pertsonen generoaren bidez sortutako eten digitala, batez ere gure kulturan emakumeek pairatzen duten marginazio soziala, non hau teknologi berrietan sarbidean isladatzen da. Esan ahal dugu, gizonak teknologi berrietan emakumeak baino kontsumitzaileagoak direla.

Etenekin bukatzeko aipatu behar dugu ezaugarri fisiko eta psikologikoarengatik sortutako eten digitala. Eskola batean non hainbat teknologi aukera aurki ahal dugun, bertan parte hartzen dutenentzat hauek duten beharrizanak erantzutea eta asetzea. Baina errealitatean ez da hori gertatzen, batez ere eskoletan ez dagoelako hainbeste teknologia eta daudenak estandarizatuta daude.

Bestalde, ezaugarri fisiko eta psikikoek pairatzen duten pertsona batzuk marginatuta daude teknologiarengatik. Batez ere ez direlako gai edota ez dutelako abagunerik teknologiak eskeintzen diena ingurigiroa kontrolatzeko. Baita arazoak dute pertsonekin harremanetan jartzeko eta lanbide batean integratzeko.

Honegatik gutiagatik eskolak zeregin garrantzitsua du, besteak beste dauden azpiegiturak gainditu beharko dira, teknolgi flexibleak eta aproposak sartu, ez erabili hardware soilik baita software ere, irakaslearen formakuntza zabalagoa, ikerketa sustatu, gizartearen partehartzea bultzatzea, industriaren eta hezkuntzaren arteko hurbilpena ematea. Badakigu, eten digitala baldintza ekonomiko eta sozialekin erlazionatuta dagoela baina hori gainditu nahi badugu neurriak hartu beharko dugu pertsona guztiak sarbide erraza izateko. Hau nola lortu dezakegu? espazioak handitzen eta egokitzen, neurri zehatz batzuk hartzen talde bateri laguntza eskeintzeko eta pertsona askok erabiltzeko aukera izatea eta ez bakarra. Hauek formakuntza eta alfabetizazio digitala izan beharko dute batez ere errendimendu hobea izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario