Bideo laburrean batez ere aipatzen da teknologiak zientzian duen eragina eta garrantzia. Lehen dena imajinatu edo amestu egiten genuen; ilargian, eguzkian eta beste planeta desberdinetan gertatzen zena. Gaur egun aitzitik, teknologia digitalari esker lehen aipatu dudan guztia gure begiekin ikus ditzakegu. Marten zer gertatzen ari den, gizakiaren organoen funtzionamendua... Aurrerapen honi esker hainbat gauza jakin ahal dugu besteak beste, gure planetaren inguruan gertatzen ari diren fenomenoak. Bestalde,teknologia digitala bai planeten zein gizakiaren organoen ikerketan lagungarria izan liteke. Batik bat, teknologia digitalari esker lehen atzeman ezin genuena orain den dena ikusi ahal dugulako.
Bideo luzean aldiz, Madrilgo unibertsitateko irakasle bat agertzen da. Irakasle honek berak egindako hitzaldiaren laburpena kontatzen digu. Hasieran esaten du idazkera eta irakurmena oso garrantzitsuak direla ikuspuntu kritiko batetik hau da, alfabetizazio kontzeptu maila zabala izan behar dugu. Tresna digitalak erabiltzen jakitea beharrezkoa da, baina beste gauza batzuk ere jakin behar dugu. Analizatzen jakin behar dugu, jakiteko nork egiten duen guk sarean kontsumitzen duguna. Gauzak topatzen, interpretatzen... jakin behar dugu gero komunikatzeko eta kaleratzeko gure ikuspuntua.
Gauza batzuk zalantzan jarri edota eztabaidatu genezake alfabetizazio digitalaren gainean hitz egiten dugunean besteak beste, pribatizazioa, merkatuaren kontrola... Beti dago norbait hori kontrolatzen duena, hau da dirua eramaten duena. Batzutan gauzake egiten ditugu jakin barik zertara konprometitzen garen, hri dela eta, irakasle honek zalantza eta galdera horiek argitu nahi ditu, hori delako ideia.
Ildo horretatik jarraituz, guk badakigu teknologiaren atzean teknologi diseñu bat eta praktikak daudela, hori dela eta guk gara arduradunak horiek erabiltzen ditugunean. Ez gaituzte zerbait ematen muxutruk guk ez badugu zerbait ematen. Demokratizazioa ere aipatzen da, baina zer da?
Arrazoi hauek direla medio, kritkoak izan behar dugu erabiltzean, irakurtzean, zeozer aurkitzean eta sarea erabiltzen dugunean.
Irakasleak beste aspektu bat azpimarratzen du, kultura digital batean partehartzeari; batik bat honek balore batzuk suposa dezakelako. Sarea ekosistema baten modukoa ikusi behar da, hau da bakoitzak berreraiki behar du gero berriro bueltatzeko eta besteekin konpartitzeko.
Pertsonek ez dute bezain besteko balore ematen haiek egindako lanei, lotsa ematen diete haien materiala ikustea, hori dela eta lehenik eta behin auestima hezitu beharko da.
Beraz, ondorio bezala esan dezakegu bi bideoak parean jartzen badugu lehenengoa zientzia eta honen inguruan egin ahal diren aurrerapenak aipatzen ditu, Bestalde bigarren bideoan, hori baino urrunago doa gaia gehiago sakonduz. Irakasleak, gizakia kritikoagoa izan behar duela esaten du. Ez garela soilik geratu behar tresnak erabiltzen baizik eta zertarako erabiltzen dugun eta horren analisia egin beharko dugula. Jakin nor dagoen atzean eta nork eraikitzen duen guztia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario