Egun on Denoi!!

domingo, 21 de noviembre de 2010

Eskola 2.0 eta Arbel Digitala " Murilllo Garciaren testua"

Eskola 2.0k ez dauka zer ikusirik hezkuntza eta pedagogia planteamenduarekin, honen helburu nagusia lehen hezkuntzako hirugarren zikloa eta bigarren hezkuntzako lehen zikloa gela digitaletan bihurtzea da. Hau da, teknologia berriak  erabiltzen dira diru publikoa justifikatzeko. Horretarako ikasle zein irakasleek portatil bat izango dute, eta internetera sartzeko aukera ere izango dute.
Baina egilearen ustez  ideia hau ez dauka ez hanka ez bururik, batez ere teknologia eta azpiegitura  barriak soilik sortu nahi delako, kontuan hartu gabe irakaslearen iritzia nola erabili ahal duten gailu horiek haien errealitatera egokitzeko, alde batetik eskolaren hezkuntza proiektura eta bestetik, eskolaren proiektu berriztagarrietara, honen helburu nagusia etekin didaktiko handiagoak ateratzea izanik.

Nahiz eta diru asko erabili den programa honetarako, gure hezkuntzan sisteman ez du emaitzak onak lortu batik bat, ezin delako ordenagailuak eta pizarra digitalak geletan sartu aspektu batzuk kontuan hartu gabe. Besteak beste irakasleen formakuntza eta motibazioa, erabilitako metodologia, eskolaren inplikazioa, laguntza didaktikoa eta ez soilik teknologikoa.

Eskola 2.0k ez du planteatzen hezkuntza eredu berri bat gaur egungo gizarte digitalerako, non ez dira ekimen hauek planteatzen irakurmen eta matematikako ulerkuntza arazoak, eskolaren utz egitea, eskolan porrot egitea...arazo larri hauei ez Eskola 2.0k ez dio irtenbiderik aurkitzen.

Eskola 2.0ren jatorria "Arbel digitala" da, programa honekin ikasleei Tablet PC ematen zieten (honetarako diru publikoa erabili zen) eta geletan bideoproiektoreak jarri ziren. Aparatu hauek jarri zirenean ez zuten inolako azalpenik eman, ez zen kontuan hartu irakaslearen formakuntza ezta beste eskolak batzuek zenbat urte daramatzaten TIC erabiltzen.

Ondorio bezala, Eskola 2.0 ez da hezkuntzaz hitz egitea baizik eta merkaturatze irazbideetaz hitz egitea

No hay comentarios:

Publicar un comentario