Aplikazio didaktikoak gure blogaren eskumaldean egongo dira, hauek hainbat informazio eskeini ahal digute. Adibidez, egutegiak azterketak gogoratzeko balio dute, lanaren bat entregatzeko epea, lagunen baten zorionak ez ahazteko...Oso lagungarria izaten da egutegia bistan egotea ni behintzat sukaldean ere egutegi handi bat daukat gauzak ez ahazteko.
Bestalde, erloju bat ere jarri genuen, honen ondoren etiketa zerrenda edo hodeia ipini dugu gure blogean. Hemen, klaseko kideen helbidea izango dugu, nozbait zalantzarik edota zeozer galdetu nahi badiegu bertan izango dugu euren helbidea oso praktikoa iruditzen zait hau edukitzea.
Gure argazkia edota guri identifikatzen gaituen irudi bat jarri dugu gure blogean. Honen alboan gure izena eta ikasketa maila jarri dugu. Gure lanak edota klasean egindako jarduerak sailkatzeko etiketak erabiliko dugu. Hauen barruan hainbat sailkapen sar ditzakegu alde batetik klasean egiten dugun ariketak klasekow etiketa jarriko diogu, matematikako jarduerak izango bagenu etiketa urdina jarriko genioke eta horrela arlo guztiekin. Etiketa bakoitzaren kolorea arlo batena izango litzateke, honen helburu nagusia dena ondo antolatuta eta ordenatuta egotea izango da, guk erosoago ibil gaitezen. Bestalde estekak sartzeko aprobak ere egin dugu hauei esker zuzenean guk jartzen diogun helbidetara sartzen uzten gaitu. Adibidez, klasean unibertsitatearen helbidea jarri genuen beraz estekak sartzeko aprobari klikatzen badiogu zuzenean apuntatuta daukagun helbidetara eramango gaitu.
Bestalde, klasekow klikatzen badiogu blogean daukagun klasekow etiketarekin soilik erakutsiko digu, hau baliogarria izango da irakaslearentzako batez ere ebaluatzeko orduan.
Delicious markadore soziala ere ezagutu dugu, dokumentoak eta informazioa lantzeko herramienta garrantzitsua. Honen bidez feedak sar ditzakegu gure blogean, klasean landutako gairen baten informazio, bideoak, komentarioak...jarri ditzakegu. Horrela gure blogaren bidez modu zuzenean sar gaitezke bideo hori ikustera.
Honen ondoren berriak.info atala jarri dugu gure blogean. Honi esker gure gizartean geratzen ari den guztiaz ohartzen gara egunkaria izango balitz bezala. Klikatzen dugu irakurri nahi dugun berria eta bertan berri hori garatuta agertuko zaigu. Gaurkotuta agertuko dira berriak gure blogean.
Creative commons baimena ere sartu dugu, bertan egin ahal duguna eta debekatuta duguna azaltzen da interesgarria da batez ere jakinaren gainean egoteko zer egin eta zer ez dugun egin behar.
Bukatzeko markesina sartu dugu, hau blogaren goialdean aurki dezakegu, esaldi bein eta berriz agertzen eskumatik ezkerrera. Gero beste gauza batzuk ere sartu ditut, adibidez ornigrama bat, ikusteko zenbat jende bizitatzen duen nire bloga. Bukatzeko artxibo de blog ere sartu ditut, honi esker ikus dezakegu urrian eta azaroan egindako lanak. Hauek dira nire blogean sartu ditudan aplikazio didaktiko guztiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario