Egun on Denoi!!

jueves, 9 de diciembre de 2010

Lehen hezkuntzan landu ahal diren kontzeptuak

Gaurko klasean material multimedia bilatu behar izan dugu, horretarako lehenik informazioa bilatu, kudeatu eta baloratu egin behar da.
Hau aurrera eramateko irizpide batzuk izango ditugu kontuan, irakasleak jarritakoak moodelen. Nik aukeratu dudan gaiak, lehen hezkuntzan erabiltzeko dira esaterako uraren zikloa. Bertara sartzeko uraren zikloa jarri ditut eta berehala atera zait bai imajinak zein alde teorikoa. Nik lehen hezkuntzarako denez, imajinak aukeratu ditut, informazioa eta loturak ondo antolatuta daude eta helbidea sartzean jarraian agertzen dira marrazkiak.

Edukiaren aldetik eskeintzen dituen informazioa eta loturak interesgarriak dira, elementu teknikoei dagokionez berehala ikus ditzakegu topatzen ari garena, batik bat imajinak aurrez-aurre dauzkagulako, loturak arin kargatzen dira.

Sinisgarriaren aldetik egilea kasu honetan elkarrekin org, argi identifikatzen da, eta esan beharra dago nahiko gaurkotuta dagoela. Marrazki batzuk mapa kontzeptualen bidez eginak daude, non horrek bestelako erosotasuna ematen baitu irudi bat aztertzerakoan.

Ipuinaren kasuan, informazioa eta loturak ondo antolatuta daude, ezkerreko aldean agetzen dira hainbat helbide bertara sartzeko informazioa aztertzeko eta ikertzeko. Edukiaren aldetik loturak eta informazioa interesgarriak dira baina nik aukeratutako gairekin ez datoz bat. Elementu teknikoei erreparatzen badiegu, ipuinean ia ez da marrazkirik agertzen. Argi eta garbi ikusten da nor den atal honen egilea, goian oso handi jartzen duelako. Edukiak eta loturaren aldetik, ez dira oso gaurkotuak batez ere, errealeko jokalari erretiratu batek agertzen delako.

Zentzumenak aztertzen baditugu, disenuaren aldetik esan beharra dago berehala mapa kontzeptuala agertzen dela. Disenuaren aldetik, kolore biziak agertzen dira, bestslde maparen atzeko partea zuri kolorekoa da, batez ere ondo bereizteko izenak.
Edukiaren aldetik, marrazkia soilik agertzen da, ez dago inolako loturarik. Berehala marrazkia ikusten dugu, oso azkar. Egilearen aldetik, helbidea agertzen da baina, guztiz arrotza dela esango nuke.

Aditzak eta ortografiari dagokionez, batera aztertu ditzakegu. Aditzak, informazioa eta loturak ondo antolatuta du bestalde ortogragfiak bakarrik ariketak agertzen dira.. Disenuari dagokionez, biak kolore oso argiekin eginak daude non horrek nolabaiteko erakargarritasuna ematen dio web orriari.
Elementu teknikoei begira, bietan ikusten dugu nahi duguna. Hau da, jarraian ikusten da bilatzen ari garena. Aditzen kasuan berehala kargatzen dira loturak, marrazkiak eta grafikoak ez dira agertzen.
Orrialdearen egilea argi ikus dezakegu nor den, edukiak eta loturak gaurkotuak dira. Batez ere, ortografiako ariketetan euskaltzaindiak egin dituen azken aldaketak agertzen direlako